Lege oharra
1. Webgunearen arduraduna
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, hauek dira webgune honen arduradunaren datuak:
- Izena: BASQUE CENTER FOR MACROMOLECULAR DESIGN AND ENGINEERING POLYMAT FUNDAZIOA (aurrerantzean, POLYMAT)
- IFZ: G75067454
- Egoitza: Tolosa hiribidea 72, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
- Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saileko Fundazioen Erregistroan inskribatua, F 336 zenbakiarekin
- Telefonoa: +34 943 50 60 61
- Helbide elektronikoa: info@polymat.eu
2. Jabetza intelektuala eta lizentzia
Abentura Polimerikoa-ren hezkuntza-materialak (gida didaktikoak, jolas-materialak, ebaluazio-tresnak, aurkezpenak eta jolas digitalak) Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa (CC BY 4.0) lizentziapean argitaratzen dira. Edozein euskarri edo formatutan kopiatu, banatu eta egokitu daitezke, betiere egilea aitortzen bada («Abentura Polimerikoa, POLYMAT»), lizentziaren esteka ematen bada eta aldaketarik egin den adierazten bada.
Lizentzia horretatik kanpo geratzen dira POLYMATen eta proiektuko laguntzaileen izenak, logotipoak eta markak, bai eta webgunearen iturburu-kodea eta diseinu grafikoa ere. Horiek erabiltzeko, titularren aurretiazko idatzizko baimena behar da. POLYMATek egoki deritzen ekintza zibil eta penalak abiarazi ahal izango ditu eskubide horiek urratzen dituenaren aurka.
3. Datu pertsonalen babesa
Zure datuen tratamenduari buruzko informazio zehatza Pribatutasun politika orrian duzu, eta cookieei buruzkoa, Cookieak orrian.
4. Bestelako xedapenak
A. POLYMATek aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzake webgune honetako informazioa, haren konfigurazioa eta aurkezpena.
B. POLYMATek konpromisoa hartzen du publizitate engainagarririk ez egiteko. Ez dira publizitate engainagarritzat hartuko webgunearen edukian ager daitezkeen akats formal edo numerikoak, informazioa osatugabe edo akastun mantendu edo eguneratzearen ondoriozkoak. POLYMATek akats horiek zuzentzeko konpromisoa hartzen du, horien berri izan bezain laster.
C. POLYMATek konpromisoa hartzen du merkataritza-komunikaziorik ez bidaltzeko halakotzat identifikatu gabe, 34/2002 Legeak xedatutakoaren arabera. Ez da merkataritza-komunikaziotzat hartuko interesdunekin dagoen harremana mantentzeko edo erakundearen informazio-zereginak eta bestelako jarduerak egiteko bidaltzen den informazioa.
D. POLYMAT ez da erantzule izango erabiltzaileak webgune honetara sartzean edo bertako informazioa erabiltzean egin ditzakeen arau-hausteez.
E. POLYMAT ez da erantzule izango webgune honetako informazioa, materialak eta programak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalteez. Hirugarrenek eskaintzen dituzten zerbitzuetarako estekak eta hipertestuak ez dira POLYMATenak, ezta haren kontrolpekoak ere; beraz, POLYMAT ez da haien edukiaren edo ondorioen erantzule.
F. POLYMAT ez da erantzule izango hirugarrenek webgune honetan ager daitezkeen marka-izenak, produktu-izenak eta marka erregistratuak legez kanpo erabiltzeagatik, ezta webgune honetatik sar daitekeen beste webguneen edukiaren osotasunagatik, egiazkotasunagatik edo legezkotasunagatik ere.
G. Laburbilduz, erabiltzailea da webgune honetako zerbitzu, eduki, esteka eta hipertestuak nola erabiltzen dituen erantzule bakarra.
Azken eguneraketa: 2026/10/16
